martes, 22 de marzo de 2011

IKASLEEN HITZALDIAK INSTITUTUAN

IES GÜEÑES BHIn Kulturartekotasuna Proiektutik hitzaldi batzuk prestatzen ari gara gure ikasleek haien herrialdeak eta kulturak azal ditzaten. Orain arte, bi hitzaldi izan ditugu Sodupeko Kultur Etxean. Lehenengoan, Gabonetako oporrak hartu baino lehen izan zen, eta hizlariak Mohamed eta Samira izan ziren. Bi ikasle hauek, 2. eta 4. DBHkoak direnek, Saharari buruz hitz egin ziguten eta primeran egin zuten biek! Aldi berean, Yolandak, zentruko irakasle batek, bideo bat prestatu zuen guztiontzat eta oso gustura ikusi eta disfrutatu genuen.
Bigarren hitzaldia Martxoak 3an izan genuen, inauterien ospakizun egunean. Honetan Sebastianek Kolonbiari buruz eta Gustavo eta Victor Hugok Brasili buruz hitz egin ziguten, agerian uzten Brasilen futbola eta inauteriak aparte, gauza interesgarri gehiago daudela eta Kolonbian gauza bera: zelako herrialde eta kultura zoragarriak biak!
Hitzaldi hauetan parte hartzen oso harro sentitu gara denok, haiek haien herrialdeak eta kulturak azaltzen eta gu entzuten eta ikasten gure kideengandik. Mila esker guztiei.






1 comentario:

  1. Zorionak hizlariei! bikainak zarete, ikusteak asko ziren, eta oso exigenteak, eta primeran aritu zineten taula gainean, bai inauterietan, bai gabonetan ere. zorionak ere Miren H-ri, egindako lan hau ez da ezerezean geratuko, seguru nago.

    ResponderEliminar